KIROL DESESKALADA

8 aste igaro dira alarma-egoeraren dekretua eman zenetik eta, ondorioz, gure instalazioak erabat itxi zirenetik.

Hartutako lehen neurria gure giza taldeari baldintza onenak erraztea izan zen, ERTE bat sustatuz, langile guztiek Kirolzer enpresa kudeatzailearekin duten kontratu-lotura mantendu dezaten.

Bestalde, instalazioak ahalik eta egoera onenean mantentzen saiatzen ari gara, berriro irekitzeko zain.

Azkenik, gure zerbitzuak eman ahal izateko aplikatu beharko ditugun neurri guztiak diseinatzen eta planifikatzen ari gara, higienerik eta segurtasunik handiena bermatuz, egoerak instalazioak berriro irekitzea ahalbidetzen duenean.

Horri buruzko berriak ditugunean, informazioa ematen jarraituko dugu.

KIROL DESESKALADA

Gaur egungo deseskalatze-faseen arabera, hirugarren fasetik aurrera egin genezake gure berrirekitzea; dena ondo badoa, ekainean hasiko da, baina ez gaude data zehatzik aurreratzeko moduan. Irekiera garbiketa- eta desinfekzio-baldintza onenetan egingo dela bermatu nahi dugu, eta segurtasun-protokolo guztiak aplikatuko ditugu, bai langileentzako, bai erabiltzaileentzako.

Ildo horretan, Osasuna Saileko behin betiko protokolo baten zain gaudela, uste dugu irekitzearen lehen fasean, gutxienez, instalazioen erabileran aldaketa garrantzitsuak eragingo dituzten baldintza ugari bete beharko ditugula, kirola egiteko ingurune seguru bat sustatzeko. Beste askoren artean, litekeena da ekintza hauek egin behar izatea.

1.- ZERBITZUEN EDUKIERA MURRIZTEA. Horretarako, gure ustez, zerbitzuen erabilera aldez aurreko erreserbarekin egin beharko da, zerbitzu bakoitzean ohikoa baino edukiera txikiagoa bermatuz, eta erabiltzaileen arteko gutxieneko distantzia errespetatuz.

Zalantzak ditugu aldagelak erabiltzeko aukera izango den ala ez. Baimena emanez gero, erabiltzaileen arteko gutxieneko distantzia bermatuko litzateke beti.

2.- EREMU KOMUNEN GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA INDARTZEA. Eskuak garbitzeko eta elementu komunak garbitzeko puntuak jarriko dira, erabilera komuneko elementuak kendu beharko dira, eta askotan erabiltzen direnak desinfektatu. Aretoak aldizka desinfektatuko dira.

3.- INSTALAZIOAREN BARRUKO IGAROBIDEA KONTROLATZEA. Era berean, instalazioaren barruan ibiltzeko norabideak ezartzen ari gara, norabide bakarreko pasabideak lortu eta pertsonak pilatzeko eta gurutzatzeko arriskua duten guneak saihesteko; zeregin hori errazteko, norabideak markatuko dira.

4.- BABES-EKIPOAK ERABILTZEA. Erabiltzaile eta langile bakoitzak, maskara, eskularruak, etab. erabili beharko dituzten segurtasun-baldintzen berri emateko zain gaude.

Eskuoihalen erabilpena derrigorrezkoa izango da gimnasio eta jardueretan.

Errealitate berri baten aurrean gaude, eta horretara egokituko gara erabiltzaileen osasun kalitatea hobetzen jarraitzeko, jarduera fisikoa sustatuz.

Azkenik, adierazi, urtero egiten dugun itxiera teknikoa ez dela irailean egingo. Dugun egoera ikusita, kirol instalakuntza ireki aurretik egingo dira urteroko lanak.

Iruzkin bat idatzi