12 galdera hondartza kiroldegiaren etorkizuneko irekierari buruz

  1. Badakigu Hondartza Kiroldegia noiz jarriko den martxan?

Bai. Instalakuntza, baldintzatuta, ekainaren 22an, goizeko 7:30tan irekiko da.

  1. Nola uste da erabiliko ahal izango direla kirol-instalazioak?

Orain arte ezarritako jarraibideei kasu eginez eta baldintza espezifiko gehiago zehaztu arte, martxan jarri eta instalazioa erabili nahi badugu, arau hauek errespetatu beharko ditugu guztion artean:

  • 1,5 metroko distantzia mantendu beharko dugu beste erabiltzaileekiko eta langileekiko. Horretarako, areto bakoitzeko ohiko edukiera murriztu beharko da. Eta edukiera osoko pilaketak eta ilarak saihesteko, kiroldegira joateko, aldez aurretik erreserba egin beharko da eta erreserbatutako ordutegiak errespetatu beharko dira.
  • Guztion artean garbiketa eta desinfekzio-neurriak zorroztu beharko ditugu. Instalazioa ireki aurretik, egunero, desinfektatu egin beharko da, egunean zehar desinfektatze lanak areagotu beharko dira eta  erabiltzaile guztiek, erabiltzen dituzten elementuak desinfektatu beharko dituzte erabili aurretik eta ondoren.
  • Eskuak hidrogelez garbitu beharko ditugu etengabe entrenatzen ari garen bitartean.
  • Igarobideetan, jende arteko gurutzbideak eta pasabide estuak saihesteko, norabideak antolatu beharko dira; horregatik, norabide bakarreko bideak markatu beharko ditugu instalazio osoan. Era berean, instalaziora sartu eta bertatik ateratzeko, bide desberdinak markatu beharko ditugu. Hasera batean, segurunik, zaila egingo zaigu gure lekuan kokatzea eta horretarako, seinaleak jarriko ditugu lurrean, norabideak adierazteko.
  • Eguarditan,astelehenetik ostiralera, 14:30tatik 15:30tara, instalazioa itxi egingo daeta larunbata eta igandeetan 14:00etatik 15:00tara, Osasun agintariek eskatzen duten bigarren garbiketa sakona egin ahal izateko.
  1. Zer eraman beharko dut instalazioa erabili ahal izateko?

Instalaziora sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da maskararen erabilera eta urez betetako botila bat (iturriak prezintatu egingo dira) ekartzea gomendatzen da. Fitness aretora sartu ahal izateko 2 eskuoihal erabili beharko dira (handi bat makinaren gainean jartzeko eta beste txiki bat izerdia kentzeko).

  1. Nola erreserbatzen ditut zerbitzuak?

Ekainaren 18tik aurrera, erreserba on-line egingo da www.serdepor-kirolzer.com web gunean izango duzuen plataformaren bitartez. Plataforma honetan sartu ahal izateko, derrigorrezkoa da bertan alta ematea, eta horretarako, helbide elektronikoa eguneratuta eduki behar da kiroldegiko fitxan. Plataforman alta eman izan nahi ezkero, aukera desberdinak izango dituzue.

a) Zure helbide elektroniko ,telefonoa eta NAN zenbakia hondartza.erreserbak@serdepor-kirolzer.com helbidera bidaliz.

b) Web orrian bertan, “Acceso Servicios”en sartu ondoren, goiko partean, eskubialdean duzuen “solicitud de alta”n sartuz.

c) Zure helbide elektronikoa, telefonoa eta NAN zenbakia mezu bitartez, 661 797 947 zenbakira bidaliz.

Edozein moduan eginez, email bat jasoko duzue plataforman alta eman ahal izateko.

  1. Zerbitzuak on-line ez den beste modu batean erreserbatu ahal izango dira?

Bai, 943 64 71 37 telefonora deituz. Hori bai, ez dugu zalantzarik, modurik arinena eta azkarrena on-line bidez egitea izango dela.

  1. Instalazio guztiak irekitzen dira?

Ez. Irekiera progresiboa izango da Hasera batean, aurretiko erreserbarekin irekiko dira soilik ondorengo zerbitzuak, FITNESS gelak, igerilekua handia kalez kale, igerileku txikia (familientzat eta behar bereziak dituzten pertsonentzat), padel /teniseko pistak eta pilotalekua. Guztiak sarrera eta irteera ordutegiarekin.

  1. Instalazioa erabili ahal izango al dute adingabekoek?

Oraingoz, erabil daitezkeen zerbitzuen artean, tenis eta padleko pistak, igeri egin edo igerileku txikira familian joateko aukera izango dute. 12 urte bitartekoek, gurasoekin etorri beharko dute eta adin hortatik gorakoek, bakarrik etorri beharko dute, ez koadrilan eta pertsona heldu batekin joatea gomendatzen da.

  1. Nahi beste aldiz erreserbatu al dezaket edozein zerbitzu?

Ez. Zerbitzu bakoitzean, gehienezko erreserba kopuru bat izango da aste bakoitzeko. Era honetan, ahalik eta jende gehienari zerbitzua emateko aukera izango da.

  1. Aldagelak erabili ahal izango dira?

Aldagelak erabili ahal izango dira, baina betiere baimendutako edukiera errespetatuz. Igerilekuko dutxak ere erabili ahal izango dira, baina gimnasioko aldageletakoak baliogabetu egingo dira. Kirol anitzeko pistaren eremuko 2. eta 4. aldageletako dutxak erabili ahal izango dira. Kasu guztietan, baimendutako edukiera errespetatuz,

  1.  Izango al da ikastarorik?

Oraingo kanpaina, ohikoa baino murritzagoa diseinatu da, osasun-agintaritzek ezarritako arauak bete ahal izateko.

  1.  Noiz hasiko gara kuotak kobratzen?

Ekaineko kuota ez da kobratuko. Pasako den lehenengo kuota, uztailekoa izango da. Era honetan, kontutan izanda, aurten irailean kiroldegia ez dala itxiko, martxoko bigarren hamabostaldiko zerbitzu eza konpentsatuta geratu da.

  1. Sistema biometrikoaren bitartez sartu ahal izango da?

Oraingoz ez. Sarbide-sistema hori erabiltzen ari diren pertsonek, instalaziora joaten diren lehen egunean, sarrerako tornuan dagoen pertsonari bere izen-abizenak jakinaraziko dizkiote, eta instalaziotik irtetean harreratik pasako dira txartela jasotzera-

Iruzkin bat idatzi