XEDEA

Legezko ohar honek www.hondartzakiroldegia.com web atariaren erabilera arautzen du, titularra KIROLZER S.L. izanik.

KIROLZER S.L. web atarian nabigatzeak haren ERABILTZAILE izaera ematen dizu eta legezko ohar honetan argitaratutako baldintza bakoitza eta guztiak era bat eta osotasunean onartzea darama berekin, ohartaraziz baldintza horiek aldatu ahal izango direla KIROLZER S.L.k aldez aurretik jakinarazi gabe. Kasu horretan, ahalik eta azkarren argitaratu eta ohartaraziko da.

Horregatik, web atari honetatik eskainitako informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabiltzen badira, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen da.

Erabiltzaileak, gainera, web ataria era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du bere gain, legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilera eta Legezko Ohar hau betez, eta KIROLZER S.L.ren aurrean edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez jarraitzearen ondorioz sor zitezkeen kalteengatik.

Espresuki debekatuta dago baimendutakoaz gain beste edozein erabilera, KIROLZER S.L.k ezein unetan atzitu edo erabilera ukatu ahal izango duelarik.

IDENTIFIKAZIOA

KIROLZER S.L.k, Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizu:

Titularra da: KIROLZER, S.L.
Izen komertziala da: KIROLZER, S.L.
IFZ da: B31603996
Telefonoa: 948 199 330
Faxa: 948 199 149
Helbidea: Alfontso Borrokalariaren kalea 2, solairuartea, 10. Bulegoa, 31007 – Iruñea, (Nafarroa).

HARREMANAK

Gurekin harremanetan jartzeko, jarraian adieraziko ditugun kontakturako baliabide desberdinak dituzu eskura:

Telefonoa: 948 199 330
Helbide elektronikoa: rgpd@serdepor-kirolzer.com
Posta-helbidea: Alfontso Borrokalariaren kalea 2, solairuartea, 10. Bulegoa, 31007 – Iruñea (Nafarroa).

Erabiltzaileen eta KIROLZER S.L.ren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak, eragin guztietarako eraginkortzat hartuko dira telefonoz ezik arestian zehaztutako edozein bide erabiliz egiten direnean.

ATZITZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Web ataria eta haren zerbitzuak, libreki eta doan erabiltzekoak dira. Halere, bere web atarian eskainitako zerbitzutakoren baten erabilera baldintza dezake KIROLZER S.L.k aldez aurretik dagokion inprimakia betez.

Erabiltzaileak, KIROLZER S.L.ri jakinarazten dizkion datu guztiak benetakoak direla eta gaurkotuak daudela bermatzen du, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule izango da.

Erabiltzaileak KIROLZER S.L.ren edukiak eta zerbitzuak era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du beregain, eta ez erabiltzekoa besteak-beste, honetarako:

  • Delitu-ekintzekin bat datozen edukiak, bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismo-apologiakoak edo, oro har, legearen eta ordena publikoaren aurkakoak zabaldu.
  • KIROLZER S.L.ren dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo horietan akatsak edo kalteak sor ditzaketen birus informatikoak sartu sarean edo jarduketak gauzatu.
  • Beste erabiltzaileen posta elektronikoko kontuetara edo KIROLZER S.L.ren edo hirugarrenen sistema informatikoko bestelako eremu mugatuetara sartzen saiatu, eta kasua balitz, informazioa atera.
  • Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratu, baita KIROLZER S.L.ren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna ere.
  • Beste erabiltzaile baten identitatea hartu.
  • Erreproduzitu, kopiatu, banatu edo beste norbaiten eskura jarri, edo komunikazio publikoko beste edozein era, edukiak eraldatu edo aldatu, baldin eta dagozkion eskubideen titularraren baimena ez badu, edo hori legezkoa bada.
  • Datuak eskuratu publizitate-helburuarekin eta edonolako publizitate eta komunikazio bidaltzekoarekin, salmentarako edo izaera komertziala duen beste xederen batetarako, aldez aurretik eskaerarik egin edo baimenik jaso gabe.

Web atariko eduki guztiak, esaterako testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, baita haien diseinu grafikoa eta iturri-kodeak ere, KIROLZER S.L.rena den jabetzako lana osatzen dute, eta ezin da erabiltzaileari lagatakotzat hartu horienganako ustiaketa-eskubiderik web atariaren erabilera egokirako behar-beharrezkoak direnenaz gain.

Laburbilduz, web atari honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikus ditzakete, eta hala balitz, kopia pribatu baimenduak egin, erreproduzitutako edukiak ondoren hirugarrenei lagatzen ez bazaizkie, sareetara konektatutako zerbitzarietan sartzen ez badira edo edonolako ustiaketaren xederako ez badira.

Era berean, web atarian agertzen den edonolako marka, izen komertzial eta edonolako zeinu ezaugarri KIROLZER S.L.ren jabetzakoa da, eta ezin daiteke ulertu horien erabilerak edo haietara azitzeak erabiltzaileari haienganako eskubiderik ematen dionik.

Edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo publikoki jakinaraztea eta ustiatze-eskubideen titularrak espresuki baimendu ez duen beste edonolako ekintza, debekatuta daude.

Hiper-esteka bat finkatzeak inola ere ez du suposatzen KIROLZER S.L.ren eta finkatzen deneko web atariaren jabearen arteko harremanik, ezta KIROLZER S.L.k edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.
KIROLZER S.L.k ez du bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak web atari honetan eskura jarritako materialei erabiltzaile bakoitzak ematen dion erabileraren ardura edo horietan oinarrituz gauzatzen duen edonolako jarduketarena.

ATZITZEAN ETA ERABILERAN KANPO GELDITZEN DIREN BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA

Web atari honen edukiaren xedea KIROLZER S.L.ren jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da. Izaera orokorreko informazioa ere jaso dezake informatzeko helburu soilarekin, horrek ez duelarik era bat bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ezta zehaztasuna, zuzenketa, indarrean edo gaurkotua egotea, haren egokitasuna edo helburu zehatz batekiko erabilgarritasuna.

KIROLZER S.L.k, ordenamendu juridikoak onartzen dueneraino, honakoetatik ondoriotutako edonolako kalte-galerarekiko edozein erantzukizun baztertzen du:
Web atarira sartu ezina edo edukien egiatasunik, zehaztasunik, sakontasunik eta/edo gaurkotasunik eza. Transmititu, hedatu, jaso, eskura jarritako edukien edonolako bizio eta akatsak, web ataritik edo eskaintzen diren zerbitzuetan bidez atzitutakoa denean.
Erabiltzaileen sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan edo datuetan aldaketak sor ditzaketen birusak edo edukietako bestelako elementuek.
Web ataria era desegokian erabiltzearen ondorioz legea, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilera eta legezko ohar hau ez betetzea. Bereziki, eta adibide gisa, KIROLZER S.L.k ez du bere gain hartzen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudiko eskubidea nahiz lehia desleialaren eta legez kontrako publizitatearen alorreko araudia urratzen duten hirugarrenen jarduketen ardura.

Era berean, KIROLZER S.L.k web atari honetatik kanpo egon eta zuzenean gure webmasterrak kudeatzen ez duen edozein informazioarekiko edonolako ardura baztertzen du. Web atari honetan agertzen diren esteken funtzioa web atari honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen bestelako iturriei buruzko informazioa erabiltzaileari ematea da soilik. KIROLZER S.L.k ez du bermatzen, eta ez du erantzukizuna bere gain hartzen, estekatutako guneen jarduerari edo irisgarritasunari dagokionean; era berean, ez du horiek bisitatzea iradokitzen, horretarako gonbidapenik egiten edo aholkurik ematen, eta ondorioz, ez da izango lortzen den emaitzaren erantzule. KIROLZER S.L.k ez du beregain hartzen hirugarrenek finka ditzaketen hiperesteken erantzukizunik.

LEGEZ KONTRAKO JARDUKETAK GAUZATZEN BADIRA JARRAITUKO DEN PROZEDURA

Baldin eta edozein erabiltzailek edo hirugarren batek ulertzen badu ezein eduki legez kontra erabili dela eta/edo web orrietan edo web atariaren bitartez sartuta edonolako jarduketa gauzatu dela erakusten duten gertaerak edo zirkunstantziak daudela, KIROLZER S.L.ra jakinarazpen bat bidali beharko du, behar den eran identifikatuz eta ustezko arau-hausteak zehaztuz.

ARGITALPENAK

Web atariaren bitartez emandako informazio administratiboak ez du ordezkatzen administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren legeen, arauen, planen, xedapen orokorren eta ekintzen legezko erakustaldia, aldizkari horiek baitira haien benekotasuna eta edukiaren fede ematen duten tresna bakarrak. Web atari honetan jasotako informazioa gida moduan hartu beharrekoa da, legezko balio-asmorik gabekoa.

PRIBATUTASUN-POLITIKA

Zure informazioa lortzea beharrezko zaigunean, espresuki zure borondatez eman diezaguzun eskatuko dizugu beti. Web atariko datu-biltzeko inprimakien bitartez edo beste bideak erabiliz jasotzen diren datuak izaera pertsonaleko datu-tratamendu batetan txertatuko dira, haren arduradun KIROLZER S.L. izanik.
Izaera pertsonaleko zure datuak kontakturako inprimaki baten bitartez ematen badizkiguzu, jakinarazten dizugu izartxo (*) bidez markatutako eremuak nahitaezkoak direla eta horiek ez betetzeak eskatutako informazioa edo zerbitzua emateko ezintasuna ekar dezakeela.
Erakunde honek konfidentzialki tratatuko ditu datuak eta eskatutako zerbitzuak eskaintzeko helburu bakarrarekin, DPBEO 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritako legezko eta segurtasuneko berme guztiekin.
KIROLZER S.L.k ez dizkio lagako eta ez ditu konpartituko datuak hirugarrenekin esanbidezko zure adostasunik gabe.
Era berean, KIROLZER S.L.k datuak ezeztatu edo zuzendu egingo ditu zehaztasunik gabekoak edo osatu gabekoak direnean edo haien helbururako beharrezkoak ez direnean nahiz egoki izateari utzi diotenean, DPBEO 2016/679 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakoarekin bat.
Erabiltzaileak, emandako baimena errebokatu ahal izango du, eta bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko, errebokatzeko, aurka egiteko eta eramateko eskubideak gauzatu ahal izango ditu horretarako helbide honetara zuzenduz: KIROLZER, S.L. (Gerentearentzat), Alfontso Borrokalariaren kalea 2, solairuartea, 10. Bulegoa, 31007 – Iruñea (Nafarroa), dagokion eran identifikatuz eta espresuki adieraziz gauzatu nahi den eskubide zehatza.
KIROLZER S.L.k DPBEO 2016/679 (EB) Erregelamenduan galdatutako dagozkion segurtasun-maila eta dagokion gainerako arau aplikagarriak bere gain hartzen ditu: Halere, ezin du era bat bermatu sistemak zauritzearen ezintasuna, beraz, hirugarrenek sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzailearen fitxategietan sor ditzaketen aldaketetatik eratorritako kalte eta galeren inolako ardurarik ez du beregain hartzen.
Gure web ataria gure erakundearenak ez diren web guneetako esteken bitartez uztea aukeratzen baduzu, KIROLZER S.L.k ez du bere gain hartuko web gune horietako pribatutasun-politiken erantzukizunik, ezta horiek erabiltzailearen ordenagailuan gorde ditzaketen cookienik ere.
Posta elektronikoari buruzko gure politika zuk jasotzea eskatu dituzun jakinarazpenak soilik bidaltzearena da.
Mezu hauek posta elektronikoz ez jasotzea nahiago baduzu, horien bitartez eskaintzen dizugu mezuak jasotzea ezerezteko edo uko egiteko eskubidea gauzatzeko aukera, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen III. Tituluko 22. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiagorako, erabil ezazu esteka hau

LEGERIA APLIKAGARRIA

Baldintza hauek Europako legeria jarraituko dute eta kasu honetan AEPD kontrol-Agintaritzaren menpe egongo da, indarreko Espainiako legeria.
Erabiliko diren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.